Getxoko Udalak, Kultur Etxearen eta Hezkuntza Sailaren bitartez, hurbil dauden azterketak prestatu ahal izateko gelak egokituko ditu berriro ikasle gazte getxoztarrentzat, beraien eskaerei erantzute aldera. Ikasteko toki horiek urtarrilaren 7tik 25era bitartean egongo dira zabalik udal liburutegietan, eta Algortako Villamonte eta Itzubaltzeta / Romoko Lope de Vega kaleko kultur aretoetan. Julio Caro Baroja (Getxo 1) institutua gaurtik, urtarrilaren 2tik, hilaren 23ra arte egongo da zabalik, hilaren 6an izan ezik, egun horretan itxita egongo baita. Villamonteko liburutegiak 70 toki eskainiko ditu, San Nikolasekoak 68 eta Gobelakoak 72 (44 nagusien egongelan eta 28 haurrenean). Lope de Vega eta Villamonte kaleetako kultur aretoek baliabideen arabera eskainiko dituzte plazak. Ikasteko leku eta ordutegiei buruzko informazioa www.getxo.net udal webgunean kontsulta daiteke.