Iragan den irailaren 1ean Tas-Tas irrati libreak ateak itxi zituen, 21 urtez emititzen jardun eta gero. Irailaren 30az geroztik, Gasteizko Hala Bedi irrati librea emititzen hasi zen Tas-Tasen frekuentzia beretik –FMko 97.0a–. Hain zuzen ere, Tas-Tasek eta Hala Bedik hainbat urte eman zituzten zenbait programa konpartitzen. Hala Bedik bere gain hartu ditu emisioak dakartzan gastuak, harik eta 2014ko otsailera arte. Neurri horri dela eta, inongo merkataritza-emisorak ezin izango du 97.0 frekuentzia okupatu eta, aldi berean, Bilbon Tas-Tas ordezkatuko duen irrati libreko proiektu berria finkatzeko astia egongo da. Horren haritik, Bilboaldean lanean ari diren hainbat gizarte-kolektibori lotutako jendeak eta Tas-Taseko kide ohi batzuek Bizkaian Hala Bediren Emisioari Laguntzeko Taldea osatu dute. Bere helburua proiektuari atxikiko zaizkion eta hilean 10 euro emango dioten 100 lagunetik gora lortzea da.
Talde sustatzaile hori ostegunetan elkartzen ari da, Zirikaren lokalean arratsaldeko zazpietan. Proiektuan interesatuta dagoen pertsona ororentzat irekita dago.
Taldearekin harremanetan jartzeko:
• www.97irratia.blogspot.com
• 97puntocero[abildua]gmail.com
Bilboko Zazpi Kaleetako Zirika! herri guneak iluntzeko 8etan hartuko du gaur