Gazte elkarteei laguntza izoztuko die aurten Getxoko Udalak, iaz jaitsi ostean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 2a, 16:20

Gaur, urtarrilak 2, udalerriko gazte elkarteek diru-laguntza eskaera egiteko epea zabaldu du Getxoko Udal Gazteria Zerbitzuak. Deialdia datorren otsailaren 13ra arte egongo da zabalik, tokiko iturriek jakinarazi dutenez. Aurten, 22.400 euro banatuko dira, iaz erabilitako kopuru bera, azken urteotako diru-partidarik eskasena dena, alegia. Izan ere, 2006an inbertitutako 28.000 euroetatik nabarmen azpian izango da aurten ere Getxoko Udalak "gazte intereseko elkarteen" ohiko gastuak laguntzeko xedea duen partida. Diru-laguntza eska dezakete Getxo udalerrian helbideratutako irabazi asmorik gabeko erakundeek, nortasun juridikoa baldin badute, eta 30 urtez azpiko kideak badituzte edota jarduera guztiak edo batzuk Getxoko gazteei zuzentzen badizkiete. Argazkian, hainbat neska-mutil Algortako Urgull kaleko Gauegun gaztelekuan / © Getxoko Udala.

Aurkeztutako proiektuak 0tik 100era arteko eskala batean baloratuko dira, kontuan hartuko diren 15 irizpideren arabera. Deialdiaren oinarriak www.getxo.net udal web gunean daude eskuragarri.

Gazte elkarteentzako laguntzen eboluzioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun