Rumba ikastaroa izango da gauean Abianen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 3a, 20:22

Gaur, ostiral gauean, Karibeko erritmoak nagusituko dira Algortako Abian kultur elkartean. Rumba Ache taldeko lagunek kontzertua eta rumba ikastaro gidatua eskainiko dute. Hitzordua 21:30ean jarri dute, Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakiko ostatuan. Rumba Ache taldeak kasu egingo die hiru rumba doinu nagusiei, hala nola, Matanzas inguruko yambu eta columbia zein Habanako guaguanco. Giro kubatarra osatzeko mojitoak ere jarriko dituzte aukeran Abian elkarteko kideek.

Ekimeneko kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun