Gizon bat atxilotu dute Algortan aiztoaz lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 3a, 20:35

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Algortan, larderia erabiliz egindako lapurreta egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, erasotzaileak arma zuria erabili zuen biktima ikaratzeko. Polizia iturriek azaldu dutenez, gertaera goizeko 9:00ak baino minutu batzuk lehenago izan zen, garbitzaile bat etxe bateko atarian lan egiten ari zenean. Gizonezko batek bizkarretik heldu zion, eta ahoa estali ondoren, leihatilen gunera arrastaka eraman zuen aizto bat saihetsean ipinita. Urbanizazioan atezain gisa lan egiten duen batek, gertatutakoa ikusita, erasotzaileari erratz handi batez egin zion aurre, eta ihes eginaraztea lortu zuen. Minutu batzuk geroago, patruila batek, biktimak jakinarazita, inguruan atxilotu zuen erasotzailea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun