“Amesten” proiektuaren aurrekontua 6.900 eurokoa da. Horixe izango da, hain zuzen ere, jasoko duen saria. Horretaz aparte, 10 orduko aholkularitza profesionala ere jasoko du sari gisa.
Bigarren saria irabazi duen “Book Trailer” proiektuaren helburu nagusia euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da. Horretarako lehiaketa txiki bat antolatu nahi du Getxoko DBHko 2. mailako gazteen artean. Lehiaketan parte hartzeko gazte bakoitzak book trailer txiki bat egin beharko du (liburu bat zertan datzan azaltzeko bideo txiki bat). Proiektu horrek 3.100 euro jasoko ditu sari moduan eta, baita ere, 10 orduko aholkularitza profesionala.
Bi proiektuak abiatu eta gauzatzeko, urtebete izango dute sustatzaileek eta urtarril honetan hasiko dira.