Altzaga
18:00 Errege Magoen kabalgata Jado ikastetxetik abiatuta.
Astrabudua
17:30 Errege Magoak itsasadarretik helduko dira, Gizarte Unamaz Alkartuak elkarteak antolatuta. Kabalgata Astrabuduatik.
Harrera elizaren arkupetan:
- Fotocall Errege Magoekin FotoClub Astrabuduari esker.
- Txokolatada.
- Gabonetako kontzertua. Musika Eskola eta Iparraize Txistulari Taldearekin.
Urtarrilaren 19an argazki bana emango diote ume bakoitzari (elizaren arkupetan).
Berango
19:30 Erregeen kabalgata Berangoetako kultur etxetik frontoiraino. Harreraren ostean, DJ Xaibor-en emanaldia.
Getxo udalerria
18:00 Desfilearen lehenengo zatiaren hasiera Getxoko Andra Mari kiroldegitik. Maidagan eta Aingeruaren Etorbidea igarota, Algortan sartuko dira Telletxe eta Mariandresena kaleetan zehar, Kasinoaren aurrean amaitzeko.
19:00 Errege Magoak Algortako kultur etxera (Villamonte) joango dira, txikiekin mintzatzeko.
19:30 Desfilearen bigarren zatia, Areeta eta Itzubaltzeta / Romon zehar. Areetako Etorbidean hasita, ibilbidea honako hau izango da: Kale Nagusia, Ezekiel Agirre, Kresaltxu, Gorbeia eta Gobelaurre.
20:15 Errege Magoak Areetako Andres Isasi musika eskolaraino joango dira, haurrekin egoteko.
Gorliz / Plentzia
18:00 Desfilea Eliz plazatik abiatuko da, Itsasbide eta Areatza zeharkatuta, 20:00etan Plentziako Astillero plazara heltzeko.
Leioa
18:30 Errege Magoei harrera Sakoneta kiroldegian.
Uribe Kosta zein Erandioko hainbat herri eta auzo bisitatuko dituzte igandean Errege Magoek. Besteak beste, Gizarte Unamaz Alkartuak taldeak deituta, 17:30ean abiatuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, Astrabuduan zehar desfilea egiteko. Ordu erdi beranduago jarri dute hitzordua Jado ikastetxean. 18:00etan ere Andra Mari kiroldegitik abiatuko da kabalgata, batetik, Getxo eta Algorta; eta bestetik, Areeta eta Itzubaltzeta / Romo zeharkatzeko. Gorlizen, 18:00etan hasiko da desfilea Eliz plazan, Itsasbide eta Areatza zeharkatuta, 20:00etan Plentziako Astillero plazara heltzeko. Bitartean, Leioako Sakoneta kiroldegian 18:30ean izango dute harrera. Azkenik, Berangon, 19:30ak aldera, Berangoetako kultur etxetik frontoiraino desfilea egin eta bertan egingo diete harrera Errege Magoei. Horren ostean, musika emanaldia eskainiko du DJ Xaibor-ek. Argazkian, Gaspar neskato bat altzoan, artxiboko irudian / © Berangoko Albisteak.