Getxoko Udalak onetsi egin du 2014an jaiak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko deialdia. Diruz lagunduko diren jaiak, honako hauek dira: Inauteriak (Itzubaltzeta / Romon eta Algortan), Andra Mari, San Juan (Zubilleta eta Getxo), Karmen, Nazioarteko Paella Txapelketa, Santa Ana, San Inazioak, Romo, San Nikolas (Portu Zaharra), Mesedeetako Ama eta San Martin. Deialdira zuzendutako aurrekontuaren kopurua 163.000 eurokoa da. Diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da jada eta auzo bakoitzeko jaiegun zehatza baino 30 egun lehenago itxiko da. Baloratuko diren irizpideak, jai berdina eta antzekoak antolatzen eskatzaileak duen eskarmentua eta aurkeztutako egitaraua izango dira, udal iturriek zehaztu dutenez. Oinarriak eta eranskinak
www.getxo.net orrian daude. Argazkian, Algortako Portu Zaharreko jaiak, artxiboko irudian.