Igande honetarako, urtarrilak 12, X. Sari Herrikoia antolatuko du
Sopelako Igeri Taldeak. Bere helburua eremu guztietan igeriketa sustatzea izango da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, sariak ez du inolako asmo lehiakorrik, auzokideen parte-hartzea bultzatu gura dute, hots, jaiegun eder bat antolatzea. Horretarako, adin guztietako lagunak elkartzea espero dute. Honako probak izango dira, 11:00etatik aurrera: 16, 25 eta 50 metrokoak (adinaren arabera banatuko dira). Parte-hartzaile guztiek oroigarri bat eramango dute parte hartu ostean, eta gainera, guztientzat puzgarriak jarriko dira igerilekuan. Bertan izena eman beharko da. "Sari hau oso sustraituta dago Sopelan. iaz, adibidez, 250 lagunek parte hartu zuen, 4 eta 83 urte bitartekoak, eta Bizkaiko herri ezberdinetatik etorritakoak", zehaztu dute udal arduradunek. Argazkia: © Sopelako Udala.