Kazetari baten bila dabil "UK" aldizkaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 9a, 11:07

Uribe Kosta eta Erandioko kultura mailako informazioa zein herri albisteak eskaintzen dituen "UK" hamabostekari euskaldunak kazetari bat behar du, bere lantaldean jarduteko. Boluntzarreta elkarteak argitaratzen duen aldizkariak atzo sare sozialetan zabaldu zuenez, interesatuta dauden pertsonek curriculuma "ahalik eta arinen" bidali beharko dute, hutsunea premiaz bete behar baitute eta, beraz, atoan aukeratuko dutelako kazetaria. Azpimarratu dutenez, Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) edukitzea eta uribekostarra izatea (erandioztarrak barne) lehenetsiko dituzte hautagaiak aukeratzeko prozesuan. Curriculum Vitae delakoak uk[abildua]aldizkaria.biz posta elektronikora bidal daitezke. Argazkian, "UK" aldizkariaren azken zenbakiaren azala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun