EAJk beharrezko eta premiazko jotzen du 180 graduko aldaketa eragitea arlo honetan gauzatzen den eta salbuespeneko legeria oinarri duen kudeaketa judizialean, zein Barne Ministerioaren politiketan eta horiek kudeatzen dituzten pertsonengan. Gaurkoa [atzokoa] bezalako jarduerek agerian uzten dute argitasun politikorik eza eta euskal gizarteak duen bake eta bizikidetza nahiarekiko sintoniarik eza. Gainera, mutur bietako sektorerik gogorrenak eta erradikalenak elikatzen dituzte.
Inboluzioa bilatzen ari diren horien aurrean, EAJk bortxakeriaren arrakala behin betiko ixteko eta Euskadin bake iraunkorra erdiesteko urratsak ematen ari direnak babesten ditu,eta alde bakarretik hasitako bidetik aldenduko dituzten probokaziotan ez erortzera animatzen ditu.
Euzko Alderdi Jeltzalea