Etxebizitza horiek lehenik eta behin leioaztarrentzat izango dira, hau da, azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrentzat. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpide pean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren. Hala ere, aurreko bi kolektiboek bezala, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza babestua erosteko bere araudian ezartzen dituen baldintzak bete beharrekoak dira, edozein kasutan.
Promozioari, inskripziorako baldintzei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio guztia web gune honetan www.gescovi.es kontsulta daiteke, edota 944.803.148 telefonoan. Etxebizitzak notario aurreko zozketa publiko bitartez esleituko dira. Zozketaren data aurretiaz jakinaraziko da udal komunikabideetatik eta inskribatuei idatziz egingo zaie deialdia.