Bizikleta mantentzen eta konpontzen irakatsiko du Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 9a, 13:05

Urte berriarekin batera, bizikleten mekanika-tailer teoriko-praktikoa antolatu du Egizu Getxo Euskaldun elkarteak. Horrenbestez, bi saio egingo dituzte hilaren 18an eta 25ean, 10:00etatik 13:00etara, Getxoko Andra Mari ikastetxean, Xabier Molineroren eskutik. Ikastaroan izena emateko, 685 732 963 telefono zenbakira deitu edo egizugetxo@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute parte hartu nahi dutenek. Egizuko kideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta besteek 15 euro. Hori bai guztiek eraman beharko dituzte bizikleta eta oinarrizko tresnak. Besteak beste, ondoko gaiak landuko dituzte: bizikletaren gainean jarrera (eroso joateko), erremintak, eguneroko mantenua, erregulazioak (kanbioak, balaztak...), matxura arruntenak, piezen aldaketak... Argazkian, hilean behin Ezkerralde, Meatzalde edota Uribe Kostan zehar ibiltzeko eta gozatzeko lotzen dira / cc-by Egizu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun