Larunbat honetan, urtarrilak 11,
Tantaz Tanta dinamikak deitua duen euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa debekatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, antolatzaileak "Herriraren oinordekoak" direla argudiatuz. Ostegunean igorritako idatzi batean, Carlos Bautista fiskalak dioenez, "ezin da onartu manifestazio bat egitea, talde terrorista zantzuak dituen talde batek deitua bada". Pablo Ruz epaileari egin dio eskaera. Asteazkenean ETAren biktimen hiru elkartek eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok ekimena debekatzeko eskatu zuten. Guardia Zibilak irailaren 30ean egin zuen
Herrira-ren aurkako operazioa. 18 lagun atxilotu, tartean Oskar Sanchez 24 urteko abiokatu itzubaltzetarra, eta Herrira-ren egoitzak itxi zituzten. ETAko kide izatea leporatu zien guztiei Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. "Erakunde armatua finantzatzeaz" ere bai. Herrira-k, legez kanporatuta dauden Amnistiaren Aldeko Batzordeek eta Askatasunak utzitako lekua hartu zuela argudiatu zuen hartarako epaileak; "oinordekoa" zela. Argazkian, urtarrilaren 11n presoen eskubideen aldeko "tanta" izatera deitu zuten abenduaren 13an Algortan / © Eskumaldeko LAB.