EHUko Leioako campusak informatika gela berria izango du astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 9a, 17:40

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioa eta Erandioko guneak informatika gela berri bat izango du Liburutegi Zentraleko beheko solairuan datorren astelehenetik, urtarrilaren 13tik. EHUko iturriek jakinarazi dutenez, unibertsitateko kide guztiek erabili ahal izango dute gela berria. Guztira, 60 ordenagailu izango ditu, baita inprimagailu bat ere, aurreordainketaren sistemaz erabiliko dena. Ekipoak erabiltzeko erabiltzaile-izen korporatiboa eta pasahitza sartu behar dira. Datuok, posta elektronikoa, Ikasle, Wifi edo VPN bezalako beste zerbitzu batzuetan erabiltzen diren berberak dira. Argazkia: © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun