Itzubaltzeta / Romoko Ikasle Abertzaleak eta Ernai gazte erakundeek larunbatean
Bilboko mobilitsasora joateko deia egin dute gaur. Dozena bat neska-mutil izan da goizean-goiz Areetako metro geltokian eta Artatza-Romo institutuan, "Urtarrilaren 11n gazteok ere tanta izango gara!" aldarrikatuz, pankarta bat eutsita. Aldi berean, egun 527 euskal preso politiko 81 espetxetan daudela salatu dute. Gazteen ustez, preso eta iheslariak "gatazkaren ondorio" eta, aldi berean, "konponbidean beharrezko agente politikoak" dira. Halere, "zoritxarrez, Espainiako eta Frantziako gobernuek konponbidearen bizkortzea oztopatu nahi dutela" ikusten dute gazteek: "bi kolektibo horien gainean salbuespen neurriak ezarriz: dispertsioa, euroaginduak, torturetan oinarritutako autoinkulpazioak, gaixo larriak espetxean mantentzea..." Horregatik, besteak beste, salbuespen neurriak eten, dispertsioa behin betiko amaitu eta gatibu zein errefuxiatuak etxera ekartzeko borrokatzerako deia egin dute, "bakoitzak bere ahalmenetik eta konpromiso txikien bidez". Ildo horretan, eskuz esku ibili dira "Denak ala inor ez" ekimenaren berri ematen. Argazkian, goizeko ekimena.