Joan Mari Beltranek txalapartaren inguruko kontzertu didaktikoa emango du bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 10a, 11:43

Larunbat honetan, urtarrilak 11, Juan Mari Beltran adituak txalapartaren inguruko kontzertu didaktikoa eskainiko du Sopelan. Hitzordua 20:00etan jarri dute Kurtzio kultur etxean. Musikari, ikertzaile eta irakasle, hiru hitz horiek erabili behar dira Juan Mari Beltran donostiarraren biografia laburtzeko. Euskal Herriko musika tresnetan aditu entzutetsua izaki, doinu eta kantutegi tradizionala pizteko lanetan emandako urteek euskal herri musikan gaur egun dagoen aditurik garrantzitsuena bilakatu dute. Multinstrumentista iaioa da; hamar disko grabatu eta hamaika musikarirekin lan egin du 40 urteko ibilbidean. Gazte-gaztetan, Etxarri-Aranatzen ibili zen txistulari. Ondoren, Argia taldean musikari egon zen. Geroxeago, Hernaniko Musika Eskolan alboka, dultzaina, txalaparta eta txistuaren irakasle ibili da hainbat urtez. Euskal musika tradizionalaren gaur egungo ikerle garrantzitsuenetarikoa dugu. Argazkian, Juan Mari Beltran erdian, artxiboko irudian / cc-by Donostia-San Sebastian 2016.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun