Igeriketa herri txapelketa egingo dute igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 10a, 11:49

Igande honetarako, urtarrilak 12, X. Sari Herrikoia antolatuko du Sopelako Igeri Taldeak. Bere helburua eremu guztietan igeriketa sustatzea izango da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, sariak ez du inolako asmo lehiakorrik, auzokideen parte-hartzea bultzatu gura dute, hots, jaiegun eder bat antolatzea. Horretarako, adin guztietako lagunak elkartzea espero dute. Honako probak izango dira, 11:00etatik aurrera: 16, 25 eta 50 metrokoak (adinaren arabera banatuko dira). Parte-hartzaile guztiek oroigarri bat eramango dute parte hartu ostean, eta gainera, guztientzat puzgarriak jarriko dira igerilekuan. Bertan izena eman beharko da. "Sari hau oso sustraituta dago Sopelan. iaz, adibidez, 250 lagunek parte hartu zuen, 4 eta 83 urte bitartekoak, eta Bizkaiko herri ezberdinetatik etorritakoak", zehaztu dute udal arduradunek. Argazkia: © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun