Umorezko bakarrizketa izango dute bihar Leioako berbalagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 13a, 11:35

Astearte honetan, urtarrilak 14, Barry Manley izango da Leioan "Irish in Euskal Herria" umorezko bakarrizketa saioa aurkezten, tokiko Berbalagun egitasmoaren eskutik. Barry irlandarra da eta Euskal Herrira heldu zeneko hamaika istorio barregarri kontatuko ditu, Berbalamiñe Euskara Elkartean aurreratu duenez. Saioa 19:00etan izango da Leioako Paddy tabernan. Bestalde, Berbalagun ekimena irekia eta doakoa dela gogoratu dute tokikoek. Ondoko lekuetan izena eman daiteke: Lamia AEK euskaltegian (944 646 063), Mastitxu udal euskaltegian (944 640 002) edo Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuan. Argazkian, Leioako berbalagunek 2012ko ikasturtean egindako aurkezpena, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun