Klubaren kide diren pertsona guztiak ohiko eta aparteko batzarretara deitu ditu
Leioa Mendi Taldeak. Batzarra urtarrilaren 25ean, bi larunbat barru, izango da: lehenengo deialdia 17:00etan eta bigarrena 17:30etan. Bilkura kirol-didaktiko gelan egingo da, Sakoneta udal kiroldegian (Sabino Arana Etorbidea, 77). Susana Ruiz Leioa Mendi Taldeko presidenteak beraien webgunean zabaldutako oharrean argitu dutenez, ohiko batzarreko gaiak ondokoak izango dira: 2013an zehar Leioa Mendi Taldeak egindako ekintzak, 2013ko kontuen balantzea, 2014ko urterako aurrekontuak, 2014ko ekintzen antolamendua, lizentzia eta aseguruaren informazioa, zuzendaritza batzordeko kargu batzuk gainditzea eta eskari-galderak. Aparteko batzarreko gaiari dagokionez, ez du ezertxo ere aipatu. Hori bai, puntualtasuna eskatu du. Argazkian, eskualdean ez dira gutxi dauden mendi taldean, tartean Muñarrikolanda / © Sopelako Udala.