Urtarrilaren 20tik 24era,
Miquel Amoros historialari, teorilari eta militante anarkista valentziarrak Euskal Herrian hitzaldi bira egingo du, “Nocividad, defensa del territorio y crisis” izenburupean. Bide batez, “
Argelaga” aldizkari antidesarrollista eta libertarioa aurkeztuko du, argitalpen horretan lankide duen Joan adiskidearekin batera. "Aldizkari horrek borroka antidesarrollistak eta lurraldearen merkantilizazioaren kontrako erresistentziak jorratzen ditu: azken zenbakian aipagai dira, besteak beste, AHTren aurkako borrokaren errepresioa, moneta sozialarekiko ikuspegi kritikoa, Simone Weil eta marxismoa, Jose Ardilloren “La repoblación” liburua, Euskal Herrian makro-espetxeen aurkako borroka, eta abar", azaldu du Plaza Beltzak. Hain zuzen ere, aipatu kolektiboak antolatuta, urtarrilaren 22an (asteazkena) emango du hitzaldia Sopelan Amorosek. Hitzordua 19:00etan jarri dute Kurtzio kultur etxean. Argazkian, besteak beste, AHTren aurkako borroka izango du hizpide Amorosek.