Celia de Juan García areetarra bisitatu dute udal ordezkariek 100 urte bete dituela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 13a, 19:49

Imanol Landak Getxoko alkateak eta Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak Celia de Juan García auzokidea bisitatu dute gaur eguerdian bere Areetako etxean, Gobela kalean, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuek lagunduta, ehun urte bete dituela eta. Avilan jaioa, duela 14 urtez geroztik udalerrian bizi da bere alabarekin. Lau seme-alaben ama, familia ugaria du, iloba eta birbiloba askorekin. Asteburuan familiako 40 bat kide batu dira auzokide areetarraren urtebetetzea ospatzeko. Alkate getxotarrak, zoriondu ondoren, Aixerrotaren figura eta lore sorta bat opatu dizkio. Argazkia: © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun