Getxo Artea Rugby Taldeak Espainiako Errege Kopatik kanporatua izan da, lehenengo partidan, VRAC taldearen aurka galtzean Valladoliden, 37-26 emaitzarekin. Oso hotz zelairatu zen atzoko norgehiagokan talde getxoztarra, eta lehen minutuan lehenengo entsegua jaso zuen. Lehen zati honetan VRAC taldea jaun eta jabe izan zen eta atsedenaldian emaitza 32-0 zen etxeko taldearen alde, talde hori-beltzeko iturriek onartu dutenez. Bost entsegu, bi transformazio eta zigor kolpe bat egitea lortu zuten valladolidtarrek. Entseguaren egileak Pedro Martín, López, Fernández (2) eta Newton izan ziren; transformatu dutenak Gorosito eta Griffiths izan ziren; eta zigor kolpea pasatzea lortu zuena Rodríguez izan zen. Lehen zati honetan baloiaren jabetza Valladolideko taldearentzat izan zen. Bigarren zatian beste aurpegi batekin zelairatu zen Getxo Artea, baina dagoeneko ezinezkoa zen norgehiagokari buelta ematea, batez ere lehen zatiaren ostean. Argazkia: © Getxo Artea Rugby Taldea.