Sopelako Udalak 285.000 euro baino gehiago bideratuko ditu herriko kirol eta kultura elkarteentzat. Dirulaguntzen kopururik handiena kirol arloan esleitu dira, zehazki 176.000 euro. Tokiko iturriek zehaztu dutenez, Ugeraga Kirol Taldeak jasoko du kopururik handiena: 119.000 euro. Aipatu talde honek txirrindularitza, saskibaloia eta futbola lantzen du, besteak beste. Horretaz gain, kirol ugaritako taldeek jasoko dute dirulaguntza: mendia, igeriketa, surfa, eskupilota, triatloia, tai-jia, irristaketa, eta abar. Kulturari dagokionez, 38.000 euro bideratuko dira, eremu ezberdinetan kultur jarduerak egiteko asmoz. Aldiz, Itzartu emakumeen elkarteak 15.000 euro jasoko du. Lagun Artea nagusien elkarteak, bere aldetik, 17.500 euro. Azkenik, Lankidetza Arloan 38.200 euro xahutuko dira. Era berean, Sopelako Udalak tasak eta zergak ordaintzeko arazoak dituzten familiei zuzenduta diru-laguntza deialdia egin zuen azaroan. Diru-sail horretarako 9.200 euro banatuko da. Euskara ikasteko, aldiz, 4.200 euro bideratuko dira, eta horri gehitu behar zaio Udalak ostalari eta merkatarientzat antolatzen dituen eskola bereziak (60.000 euro). Argazkia: © Sopelako Udala.