Etxebizitza eraikin bat jendez hustu dute Leioan sute baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 14a, 16:43

Suhiltzaileek itzali egin dute gaur goizean, 09:30 inguru, Pinueta auzoko Nafarroa kaleko 7. zenbakian piztu den sutea. Bloke osoko bizilagunak aterarazi dituzte, baina ez da zauriturik egon, udal iturri leioaztarrek adierazi dutenez. Hala ere, hainbat hedabidek zabaldu dutenez, larrialdi zerbitzuetako langileak kea arnastu duten bizilagunak artatu behar izan dituzte. Momentu honetan kalteak zenbatzen hasi dira. Esan bezala, sutea izan da gaur goizean Leioan, eta bederatzi solairuko etxebizitza eraikin bat jendez hustu behar izan dute. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea 09:30 aldera piztu da Pinuetako Nafarroa kalean dagoen eraikin bateko zazpigarren solairuan. Sutea itzali ondoren, logela batean piztu dela esan dute, zerk eragin duen jakin ez arren. Argazkian, Artatzako suhiltzaileak artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun