Bizkaiko Foru Aldundiak lanean eta aurrerapausoak ematen jarraitzen du lurralde historikoko udal administrazioak
BiscayTIK Fundazioaren bidez modernizatzeko. Oraingo honetan,
Erandioko Udala sartu da proiektuan. Izan ere, aipatu toki-erakundeak, laster, hitzarmena sinatuko du Aldundiarekin, erakunde biek lurraldeko komunikazio elektronikoak modernizatzeko duten konpromisoa berresteko. Horrela, Udalak barruko aplikazio informatikoak berritu ahal izango ditu, pixkanaka, eta funtzionamendua eraginkorrago egin, herritarrei zerbitzu hobea emateko oinarriak jarriz, foru iturriek nabarmendu dutenez. Erandiorekin, dagoeneko 103 udal eta 8 mankomunitate atxiki zaizkio proiektuari, beren barruko kudeaketa hobetzeko nahiz herritarrekin harremanetan jartzeko bide berriak ezartzeko. Urduña, Abadiño, Izurtza, Atxondo, Otxandio, Arratzu eta, azkenik, Erandio dira Biscaytik Fundazioan sartu diren azken udalak. Argazkian, Areetako Bake Eder jauregia da Biscaytik Fundazioaren egoitza / © Bizkaiko Foru Aldundia.