Egizu Getxo Euskaldun: "Urte berria, asmo berriak… erdu berbalagunera!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 14a, 17:11

Urte berriarekin batera Egizutarrok bueltan gaude, eta urtero bezala, kurtso honetako berbalagun taldeetan parte hartzera animatu nahi zaitugu! Kurtso hasieran (azaroaren hasieran) taldeak osatu genituen eta martxan daramate bi hilabete, baina horrek ez du esan nahi izen emate epea bukatu denik! Ez horixe! Oraindik, urte hasierarekin batera eta urte berrietako helburuekin batera, talde hauetan izena eman dezakezue, non jende berria ezagutu, lotsa alde batera utzi eta garrantzitsuena… euskara maila hobetuko duzuen! Berbalagun taldeetan izena ematea doakoa da eta oso erreza! Telefono zenbaki honetara 619 935 541 deituz edo e-mail honetara egizugetxo[abildua]gmail.com mezu bat bidaliz zuekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta azkarren! Urte hasiera on bat izan ezazue eta laster arte! Argazkian, berbalagunen merienda artxiboko irudian / cc-by Egizu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun