Saharara eramateko jakiak bilduko dituzte aurten ere Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 14a, 17:33

Hamargarren urtez, abian da Sahararen aldeko Euskal Karabana! Bere helburua Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan bizi den elikagai-krisia ahal den neurrian baretzea da. Sopelako Nuyum elkarteak bilketa egingo du urtarrila erdialdetik aurrera otsaileko lehenengo astera arte: elikagaiak (azukrea, arroza, pasta, indabak, dilistak, eta abar) eta konpresak batuko dituzte. Kanpaina hezkuntza-zentroetan eta supermerkatuetan burutuko dute, udal sopeloztarreko iturriek adierazi dutenez. Parte hartzeko 695 788 185 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, ume saharar bat surfean gurean / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun