Aurten ere helduentzako euskal dantza ikastaroa emango du Agurrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 15a, 19:17

Aurten ere Agurra Taldeak helduentzako euskal dantza ikastaroa martxan jarriko du datorren astetik hasita; hilaren 22an, alegia. Saioak asteazkenero izango dira, ordu betekoak, eta ordutegia 20:00etatik 21:00tara izango da. Erromerietan eta dantza plazetan dantzatzen diren dantza zein pausuak emango dira ikasgai eta aurretik dantza egiten ikasten ibili izatea ez da beharko, Agurrako kideek nabarmendu dutenez. Parte hartzeko arropa erosoa eta abarketak erabiltzea ezinbestekoa izango da. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 21a arte, datorren asteartera arte, beraz. Horretarako, 944 300 194 eta 652 713 773 telefono zenbakietara deitu edo taldeak Algortako Illeta kaleko 12. zenbakiko sotoetan duen egoitzatik pasa daiteke. Argazkia: © Agurra Dantzari Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun