Bigarren fase horretako lehenengo sei sailkatuek nazioarteko talde olinpikoa osatuko dute Nazioarteko 55. Matematikako Olinpiadan lehiatzeko, uztailean, Lurmutur Hirian (Hegoafrikako Errepublika). Era berean, sei horiek, irailean Hondurasen ospatuko den Matematikako 29. Olinpiada Iberoamerikarrean ere parte hartzeko hautagaiak ere izango dira.
Ikasturte honetan ere, ohi bezala, EHU matematikei buruzko tailerrak burutzen ari da (asteazkenero, 17:00etatik 18:30era bitartean, EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletan. Matematiketan interesa duten ikasle guztiek parte hartu dezakete tailer hauetan eta, era berean, olinpiadetarako prestatzeko ere balio dute. Honako hau, urterik urtera sendotzen doan ekimena da, matematikei buruzko zaletasuna konpartitzen duten ikasleen topagunea baita.