Euskal Ohiturak Leioan ekimenak gure kulturak berezko dituen zenbait ezagutza partekatzeko xedea du: musika eta dantzen gaineko jakintzez gain, gastronomia, jantziak, ohiko jolasak edota ingumenari buruzko jakintzak erakarri nahi ditu, "Leioako komunitatea osatzen dugun pertsonok eskaintzen dugun horren arabera beti ere", tokiko arduradunek azaldu dutenez. Duela urtebete abiatu zen ikasketa prozesu partekatua, eta hilabete batean zehar egindako hainbat ikasgunek bukaera ikusgarria izan zuten abenduan ospatutako Ikasmobean.