Hori dela eta, ezinbestekoa ikusten dute "Bizkaiko ikasleria osoa batu, eta eraso guzti hauen kontra gaudenez, hitzetatik ekintzara igarotzea, eta herritik herriarentzakoa den hezkuntza praktikara eramanez, egungo eredua errotik irauliko duen ikasle mugimendua eztandaraztea". Horretarako, ikastetxe eta fakultate bakoitzeko gela bakoitzeko ikasle guztiei manifestu honetara (pdf) atxikitzeko eta martxoaren 27an Bilboko kaleetan "orain arte inoiz ikusitako Bizkaiko Ikasle Eztanda handienera" batzeko deia egin diete. Amaitzeko adierazi dute "onartezina den sistema eta hezkuntza hau sostengagaitza egingo duen egoera sortzera" doazela.
Gaurko agerraldiaren bideoa (cc-by Bizkaiko Ikasle Eztanda)