Herri errebeldeen oihartzuna entzungo da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 17a, 11:43

"Eco de los pueblos rebeldes" lelopean, jaialdia antolatu du larunbat honetarako, urtarrilak 18, Abian Kultur Elkarteak. Horrenbestez, lokroa kikirimitxi santsarekin dastatzeko aukera izango da, 15:00etako bazkarian. Txartelak 10 eurotan daude salgai Abianen. Ondoren, 17:00etan, "Crecer con sabiduria" filma proiektatuko dute Algortako Bidebarri kaleko egoitzan. Nicolasa eta Berta Quintreman ahizpak buru, maputxe herriaren multinazionalen kontrako borroka agerian uzten du aipatu dokumentalak. Azkenik, 18:30ean, Möbius Band taldeak, eta 21:00etan, Manuel Ricardes bakarlari argentinarrak eskainiko dute kontzertua.

Ekimeneko kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun