Lanean jarraitzen du Sopelako Hondakinen Kontseiluak (SHK). Elkarte eta alderdi politiko ezberdinek osatzen dute, eta 2013ko martxoan sortu zenetik, hainbat egitasmo bultzatu ditu, esaterako, edalontzi eta plater berrerabilgarrien erabilera, udal iturriek adierazi dutenez. Hurrengo hilabeteetan, SHK-k hainbat proiektu sustatuko ditu, hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzea helburu. Adibidez, formakuzioa eta hausnarketa bultzatzeko asmoz, irteerak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat lekutara, kudeaketa modu ezberdinak gertutik ezagutzeko. Lehenengo txangoa urtarrilaren 25ean izango da, Alonsotegiko Artigaseko Ingurumen Gelara. Irteera horretan gura duten auzokideek parte har dezakete, eta horretarako autobus bat prestatu du SHK-k, debalde. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da sopelakoudalakom[abildua]gmail.com e-postan, eta epea hilaren 24an 12:00etan edo lekuak agortzen direnean amaituko da. Argazkia: © Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!