Atzo iluntzean
Getxoko Udalaren idazpurua eta zigilua zeramatzaten oharrak agertu ziren udalerriko hainbat kaleetako atarietan itsatsita. Imanol Landa alkateak berak igorritako udal-bandoak bailiran, "22:00etatik aurrera bide publikotik ibiltzeko debekuaren" berri ematen zuten horiek, "azkenaldian gertatutako istiluen aurrean". Aipatu ordutik 06:00ak bitartean kalean aurkitutako lagunak "zigortuak" izango zirela aipatzen zuen idatziak; baita ere udaltzainek "berezkoak dituzten funtzioak" erabiliko zituztela, "ordena eta kaleen erabilera egokia bermatzeko". Hala ere, ez zituen "azkenaldian gertatutako istiluak" zeintzuk ziren zehazten. Horren aurrean, informazio horren igorlea denik "erabat" ukatu du Getxoko Udalak. Gainera, Udaltzaingoak "dagokion ikerketa" abiatu eta, halaber, epaitegian izapideak abiatuko dituztela adierazi dute tokiko iturriek. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea.