Azken egunotan erregistratutako mareek “Getxoko Sirenoa” izeneko argazki-instalazioaren beheko partea lotzen zituzten hainbat ainguraleku askatzea eragin dute eta horiek konpontzeko kendu egin dituzte, Udalak adierazi duenez. Kaltetutako aldea baldintza meteorologiakoek eta mareek ahalbidetzen eta baimentzen dutenean berriz ipiniko dituzte. “Getxoko Sirenoa” Algortako Portu Zaharreko moilan urtarrilaren 3an ipini zuten berriro, ia hilabete desagertuta egon ondoren. Marcos Lopezen artelanak pasa den abenduaren 31n askatasuna berreskuratu zuen, abenduaren 8an desagerrarazi zuen talde ekologistak Imanol Landa Getxoko alkateak Lemoizko Armintza auzoan duen etxearen aurrean utzi zuela. Argazkian, Sirenoa urtarrilaren 3an iluntzean Algorta Portu Zaharrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!