Hazibideak ekimenaren barruan, beste hitzaldi bat antolatu du
Egizu Getxo Euskaldun elkarteak abiatutako Sendi proiektuak. "Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde" lelopean, urtarrilaren 30ean, osteguna, eskainiko du solasaldia Nerea Mendizabalek. Bera psikopedagogoa, haur-masajeko hezitzailea, gizarte hezitzailea, eta Esnearen Ligako begiralea da, ume eta gurasoen arteko harremanetan aditua. Hitzordua 17:30ean jarri dute, Algortako Zabala ikastetxean. "Etorkizunean izango garenarekin haurtzaroko garaiak duen garrantzia eta lotura abiapuntutzat hartuta, garai honetako ezaugarri orokorrak ikusiko ditugu (2 urtekoena bereziki) eta beraien emozioen aurrean (agresibitatea, amorrua, kasketak...) nola erantzun aztertzen saiatuko gara (ohiko mehatxu, zigor eta sarietatik ihes eginez)", azaldu du Mendizabalek. Hitzaldira joan nahi duten aita-amei 685 732 963 telefono zenbakira mezu bat bidaltzea eskatu diete, beraien datuekin (izen-abizenak eta telefono-zenbaki bat). Haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo da 3 urtetik gorakoentzat, doan. Argazkian, ume eta gurasoak dantzan / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!