Leioako auzokideek egun osoko kirol eta kultura festaz gozatu ahal izango dute gaur, larunbata, Bat Gehiago Eguna dela medio. Izan ere, euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzen duen jardueraren barnean, herri krosak udalerria zeharkatuko du, goizeko 10etatik aurrera, irteera bulebarrean jarri dutela. Amaitu bitartean, musika, txosna eta neska-mutilentzako puzgarriak izango direla agindu dute antolatzaileek. Izerdi patsetan bada ere, 13:00etan ekimeneko ekitaldiari ekingo diote, Plaza Gorrian, ondoren txikiteoan hasteko. Egarria kendu ostean, herri bazkaria burutuko dute, 3etatik aurrera. Txartelak salgai izan dira Kurkudi, Ganeko eta Udondo tabernetan, baina posiblea da antolatzaileei oraindik baten bat gelditzea. Iluntze aldera sartuta, 20:00etan,
Gibelurdinek taldeak joko du. Argazkian, Gibelurdinek taldea artxiboko irudian, laguntzailea eta guzti.