Leioako Udalak herritarren eskura jarri du informazio tresna berria, oraingoan mugikorretan ezartzeko doako aplikazioa. Honekin, Udaleko informazioa jasotzeaz gain, leioaztarrek kalean topatzen dituzten gertakarien berri eman ahal izango dute segundu gutxi batzutan, tokiko iturriek nabermendu dutenez. Esan bezala, duda barik, deigarriena, Gerkatakarien atal berria da. Hori erabilita, herritarrek kalean aurkitzen dituzten "gertakarien" berri eman ahal izango die Udalari berehalakotasun osoz,, segundu gutxi batzutan. Beraien datu pertsonalak zehaztuz (izena, abizenak eta helbide elektronikoa), "gertakari edo matxura" horren azalpen labur bat gaineratuz, eta nahi izanez gero, argazkia gehituz. Horretaz gain, "matxura edo gertakaria" ze puntutan aurkitzen den zehaztu ahal dute erabiltzaileek, baina seguru ez badago, eta sakelako telefonoaren GPS aukera piztuta badauka, klik batekin aplikazioak, geolokalizazioa erabiliz, kooordenadak zehazten ditu, Udaletik diotenez. Argazkian, udal garabia autoa eramaten Leioan / © Leioako Udala.