Larunbat honetan, urtarrilak 25, lehen mailako antzezlan bat ikusteko aukera egongo da Sopelako Kurtzio kultur etxean: "Ondoko hilobiko tipoa", Txalo antzerki taldearen eskutik. Hitzordua 20:00etan izango da, eta sarrerak 3 euroan daude salgai, udal iturriek zehaztu dutenez. Antzezlan dibertigarri horren protagonistak Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktore ezagunak dira. Zuzendaria Begoña Bilbao Lejarzegi da. "Zeinek esan…Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan? Aiora (Aitziber Garmendia): polita, gozoa eta alarguna. Pablo (Iker Galartza): zekena, egoskorra eta ezkongabea. Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa… Pablo. Irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko", dio antzezlanaren sinopsiak. Argazkia: ©
Sopelako Udala.