Berbotseko kideek ere merkeago izango dute Egizuren iraupen eski ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 20a, 13:22

Urtero legez, iraupen eski ikastaroa antolatu du Aragoiko Pirinioetako Somport estazioan Egizu Getxo euskaldun! elkarteak: otsailaren 21etik 23ra bitartean, hain zuzen ere. Eskiatu, mendian elur-erraketekin ibili zein hamakan lasai-lasai eguzkia hartu, asteburua ondo pasatzea da helburua. Helduak izanda, Bizarra Lepoaneko bazkide zein berbalagun getxoztarrek 115 euro ordaindu beharko dituzte eta 145 euro besteek. Aita edota amarekin doan lehen umeak, berriz, 108,75 edo 86,25 (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek) euro pagatuko ditu. Bigarrenak 72,50 edo 57,50 euro. Eta hirugarrenak ezertxo ere ez. Hain zuzen, Berbots Erandion Euskaraz elkarteko kideek ere aipatu beherapenak izango dituzte, tokikoek jakinarazi dutenez. Salneurri horren barruan ondokoa sartzen da: autobusa, egonaldia (Oroel apart-hotelan, Jakan, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, bi orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Izena eman eta argibideetarako, 644 277 155 telefono zenbakira edo egizugetxo[abildua]gmail.com jo beharko dute interesatuek. Argazkian, iazko eski ikastaroa / cc-by egizu.

Aipatu ostiralean 19:00ak aldera irtengo dira Algortatik, Telepizzako autobus geltokitik. Igandean 21:00ak aldera Algortan izango dira. Dirua sartzeko: Euskadiko Kutxako 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini. Azkenik, ondokoak dira Egizukoek beharko dituzten datuak: denon izen-abizenak, DNI zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun