Perualde gobernuz kanpoko erakundeak Gabonetan Algortan zabaldutako Bidezko Merkataritzako denda solidarioan ateratako 6.000 euroak Limako baztertutako auzo bateko artisauentzat izango da; baita aipatutako GKEak parte hartzen dituen garapeneko lankidetzako proiektuetarako ere. Saltokia Getxoko Udalak utzitako lokalean egon zen, mila bat lagunen bisita jaso zuen eta 50 bat lagunek artatu zuten 2013ko abenduaren 9tik aurtengo urtarrilaren 4ra arte, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Peruko eta Filipinar Irletako artisautza eta Bidezko Merkataritzako jakiak eskaintzeaz gain, dendak “getxoztarrak Bidezko Merkataritzaz eta herrialde desberdinetako pertsonek pairatzen dituzten egoera gogorrei buruz sentsibilizatzeko lagundu du eta Getxo Bidezko Merkataritzako Hiriaren izaera bera sendotzeko ere”, adierazi du Kepa Miñambres Llona Lankidetza zinegotziak. Argazkian, Perualdek Itzubaltzeta / Romoko Gobelondo kalean jarritako postua, artxiboko irudian / cc-by-nc-nd Emaus.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!