Argi gehiago jarriko dute Algortako Iturgitxi kaleko jolasgunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 20a, 17:18

Getxoko Udalak aste honetan bertan hasiko ditu Gaztelugatxe kalean, Algortan, argiteria publiko jasangarriko zerbitzua emateko beharrezkoak diren lanak. Halaber, argi-puntu gehiago jarriko dituzte Iturgitxi kaleko jolasgunean, auzo berean. "Guztira, bi gunetan, hamar argi-puntu inguru ipiniko dira, energi-eraginkortasun handikoak, toki horietan dagoen argi eskasia konpontzeko, auzotarrek hala eskatuta", azaldu dute tokiko arduradunek. Uste dute lanek hilabete bat iraungo dutela. Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, udal arduradunak saskibaloian jolasten Iturgitxi parkean, gunea handitzeko lanak amaitu zituztenean / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun