Miquel Amoros teorilari anarkistak emango du hitzaldia etzi Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 20a, 17:54

Aste honetan, Miquel Amoros historialari, teorilari eta militante anarkista valentziarrak Euskal Herrian hitzaldi bira egingo du, “Nocividad, defensa del territorio y crisis” izenburupean. Bide batez, “Argelaga” aldizkari antidesarrollista eta libertarioa aurkeztuko du, argitalpen horretan lankide duen Joan adiskidearekin batera. "Aldizkari horrek borroka antidesarrollistak eta lurraldearen merkantilizazioaren kontrako erresistentziak jorratzen ditu: azken zenbakian aipagai dira, besteak beste, AHTren aurkako borrokaren errepresioa, moneta sozialarekiko ikuspegi kritikoa, Simone Weil eta marxismoa, Jose Ardilloren “La repoblación” liburua, Euskal Herrian makro-espetxeen aurkako borroka, eta abar", azaldu du Plaza Beltzak. Hain zuzen ere, aipatu kolektiboak antolatuta, asteazken honetan, urtarrilak 22, emango du hitzaldia Sopelan Amorosek. Hitzordua 19:00etan jarri dute Kurtzio kultur etxean. Argazkian, besteak beste, AHTren aurkako borroka izango du hizpide Amorosek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun