Haserre gaude bai. Min ematen diguzue egunero pairatzen dugun indarkeriarekin, hitzez eta ekintzez egiten diguzuen kaltearekin, edonon jasan behar ditugun eraso zuzen zein zeharkakoekin, gure kontrako egiturazko indarkeria elikatzen eta baliatzen duen jendartearekin. Eta ez dugu etxean besoak gurutzatuta etsita eta amore emanda geratzeko asmorik. Ez horixe!
Antolatu, erantzun, saretu, elkarri informazioa eta laguntza eman, erasoei aurre egin, ez etsi eta borrokatzen segitzea erabaki dugu. Gure esku ere badago gauzak aldatzea, kontzientzia hartu eta dugun ahalmenaz jabetzea. Eraiki dezagun emakume libreen lurraldea egunero, gure eskubideen aldeko harresiak altxatuz.
Uribe Kostako talde feministak elkartu eta urtarrilerako hainbat protesta-ekintza antolatu eta deitu ditugu, besteak beste:
Urtarrilaren 24an, ostirala, 19:30ean manifestazioa egingo dugu Itzubaltzetatik irten eta Areetan zehar.
Urtarrilaren 28an, mozioa Getxoko Udalean. Udaleko talde politikoei eskatuko diegu Espainiako Gobernuari Abortuaren kontrako legearen aurka jartzeko eta bertan behera uzteko eta emakumeen eskubideak eta bizitza defendatzeko exijitzeko.
Saiatuko gara gainerako herrietan ere mozioak aurkezten. Adi egon zaitezte deialdietara eta zatozte gurekin, emakume eta gizon, etorkizunak gurea behar du.
Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada, Algorta eta Leioako Bilgune Feminista, Erandioko Emakume Taldea,...