Eskiatzera joango dira Sopelako koadrillak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 20a, 18:27

Sopelako Koadrilen Koordinakundeak dinamika ezberdina eta berezia egingo du otsailaren 7, 8 eta 9an. Luz Ardidenera (Frantzia) eskiatzera joateko bidaia antolatu dute. Eskiatzera joateko erraztasunak ematea eta sopelako koadrilen harteko harremanak sendotzeko asmoz prestatu dute asteburuko plana, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Kuadrillez gain, edozein apunta daiteke. Autobusa ostiral horretan 20:00etan aterako da Sopelako elizatik. Bi eguneko forfaita, bi gauetako apartamentua, eta garraioa 115 euroren truke izatea lortu dute. Izena emateko lekua Sopelako Carrefour agentzia da eta informazio gegihago jaso nahi izan ezkero, sopekoor[abildua]gmail.com helbide elektronikoa erabil daiteke. Bestalde, urte honetan egingo dituzten dinamiken gastuei aurre egiteko, 2014ko egutegiak salgai jarri dituzte 2 euroren truke. Egutegia erosita, bidai honetara joateko honako hau irabaz daiteke: bi lagunentzat autobusa + bi gaueko apartamentua + bi eguneko forfaita. Zozketa asteazken honetan, hilak 22, izango da. Hurrengo batzarra ere etzi egingo dute, zozketa, elurretarako bidaiaren azkenengo ikutuak eta datozen dinamikak (Agate Deuna, sagardotegira txangoa, Inauteriak...) prestatzeko. Bide batez, gogoratzea, sopeloztarrei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu dietela. Argazkian, lagun bat eskiatzen / © Gorlizko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun