Euskararen ordenantzei buruz arituko dira etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 21a, 12:59

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak "Euskararen ordenantzak, Getxon ere?" izenburuko hitzaldia antolatu du. "Urteak daramagu gai hau lantzen eta oraingoan zabaldu nahi dugu. Ordenantzak Udal mailako legeak dira (lege guztiak bezala, derrigorrez bete beharrekoak) eta hizkuntza eskubideak ere, lege bihurtu nahi ditugu gure herrian", azaldu dute Bizarra Lepoanetik. Gaia hobeto ezagutzeko, ostegun honetan, urtarrilak 23, Paul Bilbao Sarria Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia izango da Algortako Villamonte kultur etxean, 19:30ean. "Zuek ere, gonbidatu nahi zaituztegu hitzaldira zuen zalantzak eta ekarpenak egiteko. Bide batez, kartela erantsita bidaltzen dizuegu zuek ere, zabalpena egin dezazuen", amaitu dute euskara elkartekoek. Argazkian, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia.

Ekimeneko kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun