Sopelako Udalak espedientea zabaldu dio tokiko langile bati, Saioa Villanueva alkatearen sinadura hainbat dokumentu ofizialetan faltsutu duelakoan. Beharginak hainbat agiritan egin omen ditu sinaduraren faltsutzeak. Hori dela eta, Alkatetzak langileari eskatu dio bere esku dauden administrazio-dokumentu guztiak agintariei ematea. "Horrela, Udalak dokumentazio guztia aztertuko du horrelako jokabideak berriro errepikatu ez daitezen", adierazi dute mandatari sopeloztarrek. Sopelako Udalak gertaera ordezkari sindikalei jakinarazi die, udal langilea langileariaren ordezkaria baita, baieztatu dutenez. Gainera, Langileria eta Udal Administrazioaren Udal Informazio Batzordean gaia aztertuko da oposizioko alderdiekin. Halaber, Udalean hartu daitezkeen neurrietaz gain, Udalak gertaera Fiskaltzari jakinaraziko dio, delitua izan daitekeelakoan, eta kasu horretan "dagokion prozedura has dezan". "Fiskaltzari gertaera hauek jakinarazteak espedientearen tramitazioa gelditzea dakar. Espedientea berriro ere abiatuko da garatu daitezkeen prozedura judizialak amaitzen direnean", amaitu dutenez. Argazkia: © Sopelako Udala.