Asteazken honetan, urtarrilak 22, “Mujeres y discapacidad” izenburuko hitzaldia emango du Algortan María Paz Giambastiani
Discapacidad Sin Distancia elkarteko presidenteak. Solasaldia 19:00etan izango da, Villamonteko kultur etxean.
Getxoko Udalak antolatuta, ekimenaren helburua minusbaliotasuna duten emakumeen egoeraren berri ematea eta kontzientziatzea izango da; "bi ikuspegitan kaltetuta agertzen diren herritarrak direlako, eta ondorioz, diskriminazio handiagoa eta zailtasun gehiago pairatzen dituztenak izanik". Tokiko iturriek adierazi dutenez, EAEn gaur egun minusbaliotasunen bat duten 186.000 pertsona bizi dira, horietatik 85.000 emakumeak. Besteak beste, minusbaliotasuna duten emakumeen hezkuntza, enplegua, osasuna, familia eta bikoteari lotutakoak aztertuko dituzte, "sartzailea izan behar den gizartearen aldeko aldaketa sustatze aldera". Argazkian, María Paz Giambastiani 2012ko Getxoko Liburu Azokan / cc-by
Ilanda.eu.