Autodefentsa ikastaro bana antolatu dute Astrabuduan eta Altzagan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 22a, 12:42

Hurrengo hilabeterako autodefentsa feminista bi ikastaro antolatu du Erandioko Udalaren Berdintasun Arloak. Hilaren 14 eta 15ean Astrabuduko kiroldegiko Tatami gelan egingo dute eta 21 eta 22an Altzagako kiroldegiko gela morean. Ordutegia bi ikastaroetarako ondokoa izango da: ostiralean, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 10:00etatik 19:00etara (atsedenaldia egingo da bazkaltzeko). Tailerrak gazteleraz izango dira eta Isabel Bernal Gallastegui arituko da formatzaile lanetan. Horrenbestez, interesatuek Berdintasun Arloan (Desanexio kalea 4, 1. Solairua, Bekoa Ikastetxea, Behargintzan bulegoan), Udal Gazte Bulegoan, Astrabuduko Udal Bulegoan edo berdintasuna[abildua]erandioko-udala.net helbide elektronikoan eman dezakete izena. "Tailer honek, emakume guztiek gure burua defenda dezakegula hartzen du oinarritzat. Ikuspegi honetatik abiatuta, egunero inguruan ditugun mikro-matxismoak aztertuko ditugu, eta elkarrekin gur errealitateari egokitutako erantzunak landu eta sortuko ditugu, baita gure arteko segurtasun eta laguntasun sareak indartu ere", azaldu dute udal iturriek. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa Erandion, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun